|
Ardura Bakarreko Logistika, bezero bakoitzaren neurrira taxututako zerbitzua da. Zerbitzu horren bidez, bezeroren produktuentzat bakarrik diren instalazioak eskaintzen dira, baita bere enpresaz bakarrik arduratuko diren langileak ere, bezeroaren salgaia maneiatu, muntatu, pintatu edo antzekoak egiteko eragiketak eginez. ZURELOGIKeko langileek, bezeroarekin batera, bezeroaren neurrirako proiektu logistiko osoa taxutzen dute, bere produktuen berezitasunak eta itundutako eskakizun teknikoak eta kalitateko eskakizunak kontutan hartuta.
Ardura Bakarreko Logistikak, produktuen biltegiratze-prozesua kanporatzeko aukera ematen die bezeroei, kalitate handiko zerbitzua izango delako bermearekin gainera. Horretarako, ezin konta ahal zerbitzu osagarri eskaintzen dio, hala nola, zamalanak, identifikazioa eta etiketatzea (barra-kodea…), paketatzea, berriz paketatzea, muntatzea, eskabideak prestatzea eta azken banaketa, bai estatuan bai munduko gainerako herrialdeetan.
Zerbitzu osagarrien aukera horrek, ezinbesteko tresna egiten du Ardura Bakarreko Logistika, kontratatu duen bezeroarentzat, zeren eta ZURELOGIK bezeroaren ekoizpen-egituraren beste beso bat -eguneroko lanera guztiz eginda dagoena- bilakatzen baitu
|